Faktoria
EKIMEN SOLIDARIOA
'Egindako kilometro bakoitzeko hiru euro lortuko ditugu'
"Elkartasunaren bizikleta" egingo dute gaur Durangoko Landako Gunean 16:30etatik 19:30etara Geu Be elkartearen alde.
-
Geu Be
9:46 min
Espainiako Vuelta Bizkaian hasi eta amaituko da gaur. Horren harira, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Durangon eta horietako bat da Geu Be elkartearen aldeko "Elkartasunaren bizikleta" ekimen solidarioa. Ekintza horretako koordinatzailea den Jose Alfaro elkarrizketatu du 'Faktoria'k.
Jose Alfarok esan duenez, "Geu Be aisialdi elkarte bat da, 56 familiek osatzen dutena". Horien artean senide gazte eta begiralean daude. "Amankomunean ezgaitasun intelektual bat dago, edozein eratakoa". Talde honetako adinaren batez bestekoa 30-35 urte bitartekoa da. Taldearen nahia "gazteen bizi kalitatea hobetzea da".
"Parranderoak" direla aitortu du, eta "edozeinek egiten duena egiten saiatzen" direla nabarmendu du. Hala ere, horretarako "laguntza gehiago behar" dutela aipatu du.
Espainiako Vueltako 17. etapa Bizkaian egitearen aitzakiarekin "Elkartasunaren bizikleta" ekimena antolatu dute Durangoko Landako Gunean arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Ariketa-bizikletak jarriko dituzte, eta horietan egindako kilometro bakoitzagatik hiru euro lortuko ditu Durangoko Geu Be elkarteak.
Bizikletek telebista bat izango dute aurrean, eta hor aukeratu ahal izango da Espainiako Itzuliko edozein etapatako zein tarte egin nahi den bizikletaz.