Faktoria
Gatza: urre zuria
Alazne Ochandiano: 'Txinako harresia gatzaren zergei eskeri eraiki zen'
Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko III. Biltzarrean, Ochandianok gatzak pasaiak nola aldatzen dituen izan zuen hizpide.
-
Añana
17:30 min
Araban, Añanako gatzagan, aurtengo uzta amaiera festa handi batekin ospatu zuten irailaren 15ean. Hitzorduarekin bat eginez, Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko III. Biltzarra egin zuten Gasteizen. Mundu osoko adituak aritu ziren bertan gatzaren inguruan solasean. Izan ere, gatzak herrialdeen arteko gerrak, lurraldeen mapak, geografía, bizimodua eta baita hizkuntza ere baldintzatu izan ditu gizakia gizaki denetik. Gizakiaren eta gatzaren arteko lotura betidanikoa da. Guretzat hain ohikoa eta arrunta izan arren, historian zehar ez da hain erraza izan lortzen. Alazne Ochandiano arkitektuak ongi daki hori. Bera Landa Ochandiano estudioko kide da. Añanako gatzaga berreskuratu duen lantaldeko kidea eta, Gatzaren Antropologiaren Biltzarrean, gatzak pasaiak nola aldatzen dituen izan zuen hizpide.
Añanako gatzagaz gain, mundu osoko hainbat gatzaga bisitatu ditu azkeneko urteetan. Oregon, Haiti, Pakistan, Malta, Tailandia... Guztiak artisauak dira eta guztiek gatza ekoizten jarraitzen dute duela milaka urte bizi izan ziren gizakiek egiten zuten bezalatsu. Saltz der Erde izeneko argazki liburuan batu dituzte bidaia honen emaitzak. Entzun hemen 'Faktoria'ko elkarrizketa osorik!