Itxi

Faktoria

Elkartasun rallya

Xexili Foix: 'Tetris moduan antolatuko dugu autoa'

'Hondarretako larrosak' emakumeen rally solidarioa urriaren 9an abiatuko da Hendaiatik Maroko hegoaldeko desertuetarantz.

  • Kary eta Xexili FOIx 4X4

    15:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ia dena prest dute Xexili Foixek eta Karyn Jugek beren abentura abiatzeko. 200 zenbakiarekin lehiatuko dira, 'The Ride and the roses' izena hartuta, orientazio rally honetan. Aurten 18. edizioa du 'Roses des sables' ('Hondarretako larrosak') rallyak. Emakumeak dira partehartzaileak. Eta elkartasun kiloak eramango dituzte euren 4x4 ibilgailuetan. Xexilik eta Karynek 40 kilotik goa material eramango dute Afrika iparraldera. Hango 'Basamortuko haurrak' elkarteak jasoko du eskolako materialez, jostailuz eta arropaz betetako 'kargamendu' hau. Gainera, Gurutze Gorriak eta Bularreko minbiziaren aurkako elkarteak ere jasoko dute rallyko partehartzaileen laguntza.

Urriaren 21ean Marrakechera iritsiko dira, ametsezko paisaia ederretan euren bidea egin ostean Xexili eta Karyn. Egun batzuetan bata gidari eta bestea kopilotu, eta, beste batzuetan, alderantziz. Garrantzitsuena ondo iristea eta bidean ez galtzea da. Abiadura ez da kontuan hartzen txapelketa honetan, baizik eta orientazioa. Mapak eta itsasorratza ondo erabiltzen jakitea, ondo pentsatzea eta kidearekin ondo komunikatzea, desertuko larrosen rallyan txapeldun irteteko gakoak dira. Itzultzen direnean abentura nola joan den kontatuko digu Xexilik! Entzun hemen elkarrizketa osorik!