Itxi

Faktoria

Hartza Pirineoetan

'Mito bat da esatea abeltzaintza eta hartzaren bizikidetza ez denik posible'

Joxerra Aihartza EHUko irakasle eta biologia doktorearen arabera, hartzak 'aterki' funtzioa egiten du, baso eta biodibertsitatea gordetzeko.

  • Hartzak Pirineoetan

    25:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen egunak egin dituzte Pirineoetan Frantziako gobernuak Biarnon askatutako Esloveniako bi hartz emeek.  San Martingo Harritik gertu, eta beraz, Nafarroako muga-mugan bota zuten lehenengo animalia joan den ostegunean.  Eta ostiralean, bigarrena, Somport inguruan. 'Claverina' izena du hartzetako batek, (biarnesez, ‘oinordekoa’ esan nahi du). 'Sorita' bigarrenak (ahizpa txikia). Pirineoetan hartzaren biziraupenari, segida eman nahi diotela erakutsi nahi izan dute izenetik bertatik, Françoise de Rugby Ekologia ministro estreinatu berriak azaldu duenez. Claverina eta Sorita, hartz emeak, eta kume zain leudekeenak, gainera,  Esloveniako ingurumen arduradunek zabaldu dutenez.  Datorren urtean, beraz, lau hartz, lau hartza esloveniar lirateke Euskal Herriko muga-inguruetako Pirineoetan.

Aspe bailara ez baitago urruti. Eta hain zuzen ere, Pirinioek muga balute bezala jokatu izana leporatu dio haserre Nafarroako Gobernuak Frantziakoari. Gaur eguerdirako deitua zuen bilera Isabel Elizalde Nafarroako Landa Inguru eta Ingurumen kontseilariak Pirineoetako bailaretako nekazari, abeltzain eta ordezkariekin. Zaraitzuko batzarrera abiatu aurretik Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri jakinarazi dio hiru ildo nagusitan egingo dutela lan: Alde batetik, hartzen jarraipen zorrotza egitea exijituko diotela Frantziako Gobernuari; bestetik, kalteak balira zein protokolo jarraitu zehaztuko dutela; eta azkenik, eta batez ere, Pirineotako abeltzaintza hobetzeko neurriak aztertuko dituztela.

Miguel Mari Elosegi biologoarena arabera, ikusi egin beharko da hartzek mendebaldeko Pirineoen inguru honetan zein bilakaera izango duten, animalia horien birpopulazioa ez delako berez etortzen.  Lan handia eskatzen duen egitekoa da. Orain arte beste inguru batzuetan lan hori nola egin den, Pirineoetako hartzek historikoki zein bilakaera izan duten eta hartzaren eta abeltzainen arteko elkarbizitzak arazorik ez emateko bideak aztertu ditugu berarekin. Joxerra Ahiertza Biologian doktoreak gehitu duenez, 'mito bat baita esatea hartzaren abeltzaintza eta hartzaren arteko bizikidetza ez denik posible'.  Euskal Herriko faunaren aditu nagusia da bera eta adierazi du, 'hartzak aterki' funtzioa egiten duela basoa eta biodibertsitatea zaintzeko.