Faktoria
Marian Beitialarrangoitia
'Espetxe politikan aldaketak egitea ez da aurrekontuak babesteko baldintza'
EH Bilduko diputatuaren esanetan, proiektua zehatz ezagutu arte ez dute iritzirik finkatuko, baina Sanchezek jarrera aldatzen ez badu ez da erraza izango aurrekontuak babestea.
-
Marian Beitialarrangoitia. Argazkia: EFE
11:45 min
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Gipuzkoako diputatuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez Sanchezen gobernuak ez dio euren taldeari deirik egin aurrekontuen inguruan hitz egiteko. Ez dute baztertzen deituko dituztenik, azken aldian hainbat gairen inguruko jarrera izateko deiak jaso dituztelako. Beitialarrangoitiak, hala ere, argi dio euren babesa ez dela erabakigarria eta euren aurretik badaudela beharrezkoago dituzten babesak.
Aurrekontu proiektua oraindik ez dutela ezagutzen argitu du, eta ondorioz ezin dutela iritzi argirik eman. Gobernuak Podemosekin erdietsi duen akordioan aurrerapauso batzuk ikusten dituzte, baina arlo sozialean gabezia nabarmenak ere ikusten dizkiote.
Kataluniako alderdien babesa ezinbestekoa dela kontuan izanda, Sanchezek jarrera aldatu beharra daukala adierazi du diputatuak, keinuetatik hitzetara pasatzea. Bere ustez, uneotan, hitz desberdinekin baina Sanchez esaten ari PPk esaten zuena, Kataluniak ez duela erabakitzeko eskubiderik. Uko horrekin jarraitzen badu, bere ustez egingo diren elkarrizketak ez dira inora iritsiko.
Presoen hurbilketari dagokionez ere ekintza baino hitz gehiago ikusten ditu Beitialarrangoitiak. Edozein kasutan, gai hau ez da aurrekontuak babesteko baldintza izango, giza eskubideei loturiko gaia delako, eztabaida horretatik kanpo utzi beharrekoa.
Jose Carlos Apeztegiaren espetxeratzearen atzean mendeku gosea ikusten du. Kartzelak ustu behar diren unean, ETA desagertuta dagoen unean, egoera berrira egokitu ezinda dabiltzanak asko direla adierazi du.