Faktoria
Laura Garrido
'Oso zaila izango da aurrekontuetan PPrekin akordioa izatea'
Osakidetzako ardura politikoak argitu daitezen egin zuten eskaria bete dela eta, balekotzat jo du Maria Jesus Mugicaren dimisioa.
-
Laura Garrido. Argazkia: EiTB
6:08 min
'Guk oso argi esan diogu Jaurlaritzari eta batez ere Eusko Alderdi Jeltzaleari: Autogobernu ponentzian EH Bildurekin akordioa dutenez, oso zaila izango da gurekin aurrekontuetan akordiorik izatea', berretsi du gaur Laura Garrido PPko legebiltzarkideak 'Faktoria'n. Alde horretatik, datorren astelehenean Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin astelehenean egingo duten bilerara begira ez du aukera asko ikusten ordezkari popularrak.
Maria Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiaren dimisioa, bestetik, balekotzat jo du Garridok. 'Azken agerraldietan behintzat onartu dute gauzak ez direla ondo egin eta gobernuak hori onartu du', azpimarratu du eta gehitu eurek ardurak argitzeko eskatuz egin zuten eskaria bete egin dela.