Itxi

Faktoria

Zientzia

NASAk esperimentu bitxia egin du astronauta diren bi anaia bikirekin

Nazioarteko Espazio Estaziora bidali dute urtebetez anaia bat, eta Lurrean geratu da bestea. Bien arteko alderaketa egin dute gero, espazioan bizitzeak gorputzean zer ondorio dituen ikusteko.

  • Nazioarteko Espazio Estazioa

    Nazioarteko Espazio Estazioa

    3:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

NASA prestatzen ari da gizakia Martera bidaltzeko. Horretarako, argitu nahian dabil planeta gorrirako bidaiak berak eta bertan bizitzeak gorputzean zer ondorio izango lituzkeen. Testuinguru horretan kokatzen da Kelly anaia bikien esperimentua.

Scott Nazioarteko Espazio Estazioan egondakoa da ia urtebetez, Mark Lurrean geratu zen bitartean. Ondorioz, gure DNA kateen muturretan dauden telomeroak, adibidez, laburragoak ditu orain Scottek, gehiago zahartu dela iradokiz. Gainera, masa galdu du, Nazioarteko Espazio Estazioko dieta zurrunaren ondorioz. Genoman ere ezegonkortasunak topatu dizkiote, zero grabitatea eta erradiazioa jasatearen ondorioz.

NASAn lan egiten duen Eneko Axpe 'Maisha'-k kontatu ditu xehetasunak, Euskadi Irratiko 'Faktoria' Magazinean.