Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

'Asko dago jokoan, euskararekin jolasean bakarrik ibiltzeko'

Maialen Lujanbio bertsolariak idatzi eta irakurri du 21. Korrikaren amaierako mezua. Lujanbioren arabera, erakundeek sistema eragilean txertatu beharko lukete euskara.

  • Maialen Lujanbio, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan

    Maialen Lujanbio, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan

    22:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

21. Korrikaren amaieraren biharamunean "sentsazio ederra" du Maialen Lujanbiok, aurtengo mezuaren egileak. 'Faktoria' saioan esan duenez, bereziak izan ziren AEKko ordezkariekin egindako azken metroak. "Orduan konturatu nintzen zer den Korrikaren antolaketa lana, zer izango ote den; hamar egunen buruan Euskal Herriko lau ertzetan ibili ostean, Gasteizera hel dadin lortzea".

"Ohore handia" eta "ardura" izan da harentzat Korrikaren mezua idaztea. Erakundeengan jarri du arreta: "Norbanakoaren borondatearen esku bakarrik ezin da utzi euskararen egoera". Lujanbioren hitzetan, "asko dago jokoan jolasean bakarrik ibiltzeko". Uste du benetan egituretan eragiteko ahalmena duten erakunde eta komunikabideek "sistema eragilean" txertatu beharko luketela euskara, "eta ez aplikazio bat bezala erabili komeni denean".