Faktoria
Zientzia
Pilula antidepresiboen osagaiak arrainetan metatzen dira
Haizea Ziarrusta EHUko ikertzailea lankideekin aztertzen ari da, guk erabiltzen ditugun pilulen eta eguzkitako kremen osagaiak nola pilatzen diren itsasoko arrainetan.
-
Haizea Ziarrusta
3:27 min



Irensten ditugun farmakoen edo azalean jartzen ditugun produktuen hondarrek ur ekosistemetan bukatzen dute, eta arrainetan metatzen dira. Aurrez ere bagenekien hori, baina Haizea Ziarrusta zehaztapen gehiagoren bila dabil, EHUko Kimika Analitikoko lankideekin batera.
Metaketa hori organoz organo aztertu ahal izateko, metodo analitiko berriak garatu dituzte. Urraburuekin egin dituzte esperimentu kontrolatuak, Plentziako Itsas Estazioan. Gizakiok egunerokoan erabiltzen ditugun antidepresiboen, antibiotikoen eta eguzki kremen osagaiak arrainei zenbat eta nola metatzen zaizkien aztertu dute. Zenbait kutsatzailek arrainotan duten inpaktua arrainon metabolismoa aldatzerainokoa izan litekeela ikusi dute. Bereziki adierazgarria da amitriptilina izeneko antidepresiboaren eragina.
Hala ere, Ziarrustak argi dio esperimentu kontrolatua dela kasu honetan egin dutena. Arrainek itsaso zabalean jasaten duten kutsadura desberdina da, kopuruari zein kutsatzaile motei dagokienez. Eta ikertzeke ere, honek guztiak zenbaterainoko kaltea egiten dion arrainen osasunari, eta ondorioz, gizakionari.