Itxi

Faktoria

Zientzia

Pitiusetako sugandilak Gaztelugatxe hartu du

Badirudi norbaitek propio ekarri zuela gurera Pitiusetako sugandila orain dela urte batzuk, eta ez oso asmo onez. Espezie inbaditzailea da, eta bertako sugandila bota du Gaztelugatxetik.

  • Pitiusetako sugandila, Gaztelugatxen

    Pitiusetako sugandila, Gaztelugatxen

    4:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ibiza, Formentera eta inguruko irlatxoetan baino ez da bizi, berez, Pitiusetako sugandila, baina gurean agertu zen orain dela urte batzuk.

Aranzadi Zientzia Elkarteak bi tokitan aurkitu du Euskal Herrian: Gaztelugatxen, eta Donostiako Urgullen. Urgullen kontrolpean daukate, baina Gaztelugatxen jaun eta jabe da. Haren erruz, bertako sugandilaren arrastorik ez dago dagoeneko.

Gaztelugatxe ez da irla bat, ez eta Urgull ere, baina ekologikoki antz handia dute uharteekin, isolatutako guneak direlako. Hala, ondo egokitu da Pitiusetako sugandila. Gaztelugatxeren kasuan, bertako sugandilari lehia zergatik irabazi dion azaldu digu Ion Garin Aranzadiko herpetologoak.