Itxi

Faktoria

Zientzia

Esne ardi lehiakorragoak lortzeko, mugaz gaindi elkarlanean

Pirinioetako esnetarako ardi arrazen biziraupena mehatxatuta dago. Haien lehiakortasuna hobetzeko, Europako proiektu bat gidatzen ari da Neiker-Tecnalia ikerketa zentroa.

  • Ardi latxak

    Ardi latxak

    3:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Latxa, manex eta euskal biarnes arrazetako esne ardien lehiakortasuna nola hobetu: hori da galdera.

Ardiak jezteko makinak erabiltzen dira egun, eta erraperik onenak identifikatzea da lehiakortasuna handitzeko gakoetako bat. Euskal Herri osoko ikertzaileak, landa teknikariak eta artzainak ari dira elkarlanean, ARDI izeneko proiektu europar honetan. Artzainek badakite nolakoak behar duten izan errape onek. Ikertzaileek, berriz, neurgailua jarri dute: lau parametro ezarri dituzte, zehazteko, errape bat zenbateraino den ona.

Batzorde misto bat sortzeko asmoa ere badute ekimen honetan, Ipar eta Hego Euskal Herriko artzainak, teknikariak eta ikertzaileak elkar hartuta.

Eva Ugarte Neiker-Tecnaliako ikertzailearekin eta proiektuaren koordinatzailearekin hitz egin dugu.