Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Ez dut ikusten lehendakaria hauteskundeak aurreratzeko presarekin'

Hauteskunde egunaren biharamunean, Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidentea pozik agertu da EAJk lortutako emaitzekin. Atutxaren arabera, jeltzaleek "sekretu bakarra" daukate: hurbiltasuna.

  • Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea

    Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea

    7:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Oso luze" jo dute ospakizunek Sabin Etxean, Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak 'Faktoria'-n esan duenez. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta hiru hiriburuetan lehen indarra izan da EAJ; Atutxak dioenez, hurbiltasuna da alderdiaren gakoa: "EAJ zenbat eta gehiago hurbildu jendearengana, gure auzokideengana, are hobeak izaten dira emaitzak".

Udal hauteskundeetan, arantzaren bat ere izan dutela onartu du; Durangon, esaterako. "Autokritika egiteko gai izan behar dugu gaurtik aurrera. Onartu egin behar da batzuetan huts egiten dugula eta ez dugula jakin irakurtzen herritarrek eskatzen zutena".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzeko aukeraz, hala mintzatu da Atutxa: "Egingo balitz ez da izango atzoko emaitzagatik; egingo balitz beste gauza batzuengatik litzateke, baina nik ez dut ikusten lehendakaria horrelako presarekin".