Faktoria
'Kg' liburua aurkeztu du
'Negu Karlsson: "Dietak ez dira nahikoa, terapia egitea ezinbestekoa da'
Etxean gehiegi jatera behartzen zuten txikitan, eta eskolan bazterketa sufritu zuen 'potoloa eta ixila' izateagatik. 17 urterekin 33 kilo galdu zituen hilabete eta erdian.
-
'Kg' liburua idatzi du Negu Karlssonek
36:33 min
Elikadura Portaeraren Nahasmendua izan zuen Negu Karlsson irundarrak, 28 urtera arte. Txikitan bizitakoak eragin zion gaixotasuna. Bere bikote eta lagunak animatuta hasi zen terapian, Osakidetzako Elikadura Nahasmenduaren programan. Gaur egun sendatuta dago, eta Kg, Kilogramo liburua idatzi du, elikadura nahasmendua dutenentzat baliagarri, ondoan dauden lagun eta senideentzat euskarri eta arrazoa ezagutzen ez dutenentzat gaixotasuna ulertzen lagungarri izan daitekeelakoan. Negu Karlssonen errealitatetik abiatuta Izaskun Marañonekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, Osakidetzako Elikadura Jokabidearen Nahasteen Berariazko Programan lanean aritu den sikologoarekin. Entzun elkarrizketa!