Itxi

Faktoria

'Incalm' pultsera berria

Estresa atzeman eta lasaitzeko proposamenak egiten dituen pultsera da

Pertsonak estresa duela somatzen duenean eskumuturrean jartzen du. Honek, aplikazio baten bitartez erlaxatzeko gomendioak emango dizkio. Aldi berean, datuak plataforma batean gordetzen dira.

  • Diseinu polita eta minimalista du Incalm pultserak

    Diseinu polita eta minimalista du Incalm pultserak

    13:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neurozientzietan espezializatutako Burmuin Institutoak teknologia berritzaile bat garatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, pertsonen estres maila neurtu eta kudeatzeko. Teknologia honen atzean plaka bat, bateria bat eta sensore desberdinak daude. Eskumuturrean jarri ezkero, izerdiaren erresistentzia galbanikoa neurtzen du eta honekin batera pertsonaren estres maila.

Burmuin Institutua Euskal Herriko enpresa desberdinekin jarri da kontaktuan proiektua garatzeko: INIT, ATHLON, OSARTEN eta DIARADESIGN. DIARADESIGN-en kasuan pultseraren diseinua definitu dute. Pertsonak estresa duela somatzen duenean eskumuturrean jartzen du INCALM pultsera, eta honek, aplikazio baten bitartez, erlaxatzeko gomendioak ematen dizkio erabiltzaileari. DIARADESIGN enpresako Estibaliz Legarreta Produktu eta Zerbitzu diseinatzailea izan da 'Faktoria'n, pultseraren nondik norakoak azaltzen.