Faktoria
Euskal Pentatloia
Herri kirolen gaueko show-eko protagonistak
Gorka Otaegi
Euskal Pentatloi Sariaren VII. edizioa abiatzear dela, Xabier Zaldua iazko txapelduna, Joxean Olaskoaga "Aizperro" eta Xabier Orbegozo "Arria V.a" parte hartzaileak bildu ditugu
-
Azpeitiko zezen plazan eta gauez jokatuko da Euskal Pentatloi Sariaren finala
20:16 min
Ez da herri kirol ikuskizun arrunta. Argiak, musika eta gau giro bikaina izango dira Azpeitiko zezen plazan egingo den VII. Euskal Pentatloi Txapelketaren finalean. Bost herri kirol ezberdinetan aritzeko prestaketak nola egiten dituzten, edizio honetarako asmoen eta probaren antolaketaren berri eman digute Xabier Zaldua iazko txapeldunak, Joxean Olaskoaga "Aizperro"k eta Xabier Orbegozo "Arria V.a"k.