Itxi

Faktoria

Mitxel Lakuntza

Ulergaitza da EH Bildu eta Podemos aurrekontu-negoziazioen fikzioan sartzea

ELAko idazkari nagusiak dio aurrekontuak benetako politikak aldatzen hasteko aukerarik gabekoak izango direla. Uste du erabaki politikoa dela, baita ere, Gipuzkoan adinekoen egoitzetako auzia ez konpo

  • Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia

    Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia

    23:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak uste du Euskadiko aurrekontuak eskubikoak izango direla, Eusko Alderdi Jeltzaleak diseinatuak ehuneko 96an, gastu soziala handitzeko aukera emango ez dutenak eta, beraz, EH Bilduri eta Unidas Podemosi eskatu dien negoziazio horretan ez daitezen sartu. "Ulergaitza da nola alderdi horiek sartzen diren aurrrekontu-negoziazioen fikizioan", esan du.

Ezkerrak antagonismo politikoa bilatu behar duela dio Lakuntzak eta konplejurik gabe hartu behar dela jarrera hori politika eraldatzaileak aldarrikatzeko. Zentzu horretan aritu da azpimarratzerakoan, Gipuzkoako Diputazioan, esate baterako, superabita izanagatik, dirua zaharren egoitzetako auzia konpontzera bideratu ez dutelako:"Erabaki politikoa izan da. Ez du zerbitzu hori hobetu nahi", iritzi dio.

ELA sindikatua datorren astean batzartuko da lehen aldiz Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidente berriarekin. Fede gutxirekin doaz lan-erreformarekin patronalak kontrol guztia eskuratu duela jakitun. Zentzu horretan PSOEren kontra egin du, ezkertiar itxurak egin arren ez duelako gobernu aurrerakoirik bultzatu nahi izan.

Aldi berean, oso kritiko agertu da abentismoaz argitaratu diren datuekin: ordu sindikalak, aitatasun eta amatasun baimenak, etab. Txostenaren helburuak berak jarri ditu kolokan Mitxel Lakuntzak, ELAko idazkari nagusiak.