Faktoria
KLIMA ALDAKETA
Klima aldaketari aurre egiteko aholkuak, Xabier Estebanen eskutik
Gipuzkoako klima aldaketaren fundazioko zuzendari teknikoak dio norberak bere tanta jar dezakeela; besteak beste, ur kontsumoa kontrolatuz eta jakiak prestatzen bukatu aurretik sua itzaliz.
-
Herritar bakoitzak hainbat neurri har ditzake klima aldaketari aurre egiteko.
13:11 min
Klimaren Astean, 'Faktoria' magazinean izan da Xabier Esteban Gipuzkoako Klima aldaketaren fundazioko zuzendari teknikoa. Begi onez ikusten du Greta Thunberg gazte suediarrak abiatu duen erronka: "Gazte mugimendua honen atzean edukitzeak sekulako pisua ematen dio; datozen hamarkadako agintariak beraiek izango dira".
Egunerokoan, herritar bakoitzak klimaren aldeko borrokan zerbait egin dezakeela sinetsita dago; hainbat aholku eman ditu, besteak beste: autoa ahal denetan ez erabiltzea, etxean berogailua gehienez 19-21 graduan jartzea, hozkailuko tenperatura 5 graduan izatea eta izozkailukoa -18 graduan, jakiak prestatzen bukatu aurretik sua itzaltzea, ur kontsumoa kontrolatzea...