Itxi

Faktoria

Horacio Argarate

'Estintzioan dagoen eliza bateko kide sentitzen naizen? Bai.Gureak egin du'

Eliza ulertzeko bere moduaz aritu zaigu, sufritzen dutenak erdigunean jarri beharraz. Buru gaitzak dituztenak eta migratzaileak aterpetu ditu Arrasaten egin duen aldian: 'Apaiz-etxeak handiak dira'.

  • Horacio Argarate

    Horacio Argarate eta Iñaki Guridi

    23:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamar urte egin ditu Arrasaten apaiz, harik eta joan den udan Gipuzkoako gotzainak Oñatira lekualdatzeko erabakia hartu zuen arte. 'Ados', esan zion Horacio Argaratek Munillari, 'esatekoa izatea dagokigulako; obedentzia', kontatu digu.  Baina pena du, pena handia, eta uste du arrazoi dutela Eliza egiteko modu baten kontrako erabakia izan zela interpretatu zuten bere eliztarrek.

Haiengan marka utzi du egindako lanak; eta eliztarrak ez direnengan ere bai. Eliza ulertzeko bere moduaz aritu zaigu, sufritzen dutenak erdigunean jarri beharraz. Horregaitik -eta 'apaiz etxeak handiak direlako' ere bai- buru gaitzak dituztenak eta migratzaileak etxean hartuta egin ditu Arrasateko hamar urteak. 'Orokorrean zurrupatzaile bezala ikusten ditugu migratzaileak; gure morroi izateko baino ez', esan du.

Estintzioan dagoen Eliza bateko kide sentitzen ote den galdetu diogu eta 'bai' erantzun du berehala: 'Belaunaldi etena ikaragarria da. Ez dugu konponduko. Errealista naiz: gureak egin du".