Faktoria
Antiespezismoa
'Badakigu gure diskurtsoa erradikala dela. Hasieratik jo dugu muturrera'
NOR kolektiboko Maialen Sagues eta Antsoain Antiespezista taldeko Maddi Azkoitik azaldu digute etsaia kapitalismoa dutela eta abeltzain eta artzainekin elkar ulertzera irits litezkeela.
-
Maialen Sagues eta Maddi Azkoiti
18:18 min
Datorren ostiralerako manifestazioa deitu du NOR kolektiboak Bilbon, Urratsez urrats, animalion askatasunerantz lelopean. Protestaldi horren atarian, antiespezismoaren oinarriaz aritu dira 'Faktorian'n kolektibo horretako Maialen Sagues eta Antsoain Antiespezista taldeko Maddi Azkoiti. Onartu dute eure diskurtsoa hasieratik dela erradikala, erabat irauli nahi dutelako sistema eta, hortaz, hasieratik jo dutela muturrera.
Gizakiak ez diren beste izakiekin harremantzeko sistema horizontalagoa aldarrikatzen dute. Azpimarratu dute benetako etsaia kapitalismoa dela eta, hortaz, 'irits litezkeela abeltzain eta artzainekin elkar ulertzera'. Euren diskurtsoa politikoa dela arrazoitu dute, ahalegin handia egiten ari direla diskurtso hori garatzen eta, alde horretatik, gogor kritikatu dute, antiespezisten 'frikismoa azpimarratzeko' kanpotik egiten ari diren ahaleginak.