Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

'Esfortzu bat eginez lor dezakegu, baina gure marra gorria argia da'

Ainhoa Tirapu Athleticeko atezain eta ligako jokalarien bozeramailearen arabera, greba da euren eskakizunak lortzeko bidea. "Gauza asko daude, ez da bakarrik dirua". Akordiorako aukera ikusten du.

  • Ainhoa Tirapu.

    Ainhoa Tirapu.

    11:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroaren 16ko asteburuan hasiko dute greba mugagabea Espainiako futbol ligako Lehen Mailako emakumeek. Lan hitzarmenerako negoziazioak ez aurrera ez atzera daude, eta grebara jotzea erabaki dute jokalariek. Ainhoa Tirapu Athleticeko atezain eta AFE futbolarien elkarteko emakumeen batzordeko presidenteordeak 'Faktoria'n esan du greba dela irtenbidea lortzeko bidea: "Jarraitu nahi dut positiboa izaten. Ez dut ikusten hainbesteko distantzia jarreren artean; uste dut esfortzu bat eginez lor dezakegula".

Sindikatuek eta Espainiako Kluben Elkarteak 18 bilera egin dituzte orain arte, eta Tirapuk dioenez, negoziazioa "blokeatuta" dago eurentzat garrantzitsua den puntu batean: lanaldiaren gutxieneko iraupenean. Gutxieneko soldata 16.000 eurokoa izatea eskatzen dute jokalariek, eta gutxieneko lanaldia %75ekoa izan dadila -hori da euren marra gorria-; Kluben Elkarteak, berriz, % 50ean jarri du muga. "Jendeak beti dirura eramaten du, baina ez da dirua. %75ean 12.000 euro ateratzen dira. Ez dugu asko eskatzen".

Tirapuk azaldu duenez, lanaldiaren % 75 ordaintzeak dakarren gastua azaltzen diete klubek jokalariei; ez, ordea, diru-sarrerak zenbatekoak diren, "bidegarria den eskaera bat egiteko". Beste hainbat eskari ere badituzte jokalariek: gaixoaldian soldata osoa kobratzea, opor egunak araututa izatea, haurdunaldi kasuetarako protokoloa eta lan jazarpenaren inguruko protokoloa, esaterako. "Gure marra gorria oso garrantzitsua da. Erretiratzean behintzat ez pentsatzea eman duzun denbora zakarrontzira bota duzula".

"Orain dirua sartu dela, orain da momentua pausoa aurrera emateko, lehenengo espaloia jartzeko; hortik aurrera hazten jarraitzeko eta sendotasunez egiteko", gehitu du Tirapuk.