Itxi

Faktoria

Lander Martinez

'PSOE-PP aukera arriskutsua eta hurbila da'

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak 'Faktoria'-n esan du sozialisten eta popularren jarrera "bipartidismoa indartzea" dela. Koalizio gobernu baten alde egin du.

  • Lander Martinez

    Lander Martinez

    16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak hauteskunde emaitzez kaleratutako inkestaren ondoren, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko eledunak 'Faktoria'n esan duenez, ez du ikusten PSOEk eta Ciudadanosek gobernua osatzeko aukera izango dutenik: "Nik ez dut uste Ciudadanos egiten ari den bidearekin eta inkesten zenbakiekin kapazitaterik egongo denik alderdi sozialistak eta Ciudadanosek gobernu bat osatzeko". Aldiz, "arriskutsua eta hurbila" egiten zaio sozialisten eta popularren arteko aukera. Gogoratu du 2016an alderdi sozialistak gobernua eman ziola PPri, abstentzio batekin. "Alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren tendentzia da bipartidismoa indartzea hurrengo urteetarako, galdu duten lekua berreskuratzea [...] Ezin daitekeena izan da berriro botere osoa berdinen eskuetan egotea; hori da hauteskunde hauen arriskurik garrantzitsuenetako bat".

PSOEk bere programan nazio aniztasunari erreferentziarik ez egitea, ez du Martinez sorpresaz hartu: "Demostratzen du oraindik estatuaren inguruan dagoen ulermen zentralista". Martinezek onartu du, hauteskundeen ondoren, "gogorra" izango dela gobernua osatzeko negoziazioa. Euren aukera koalizio gobernua dela esan du, baina "garrantzitsuagoa" zera dela: "alderdi sozialistak publikoki esatea alderdi popularrarekin ez duela itunduko bere gobernua".

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu proiektuaz ere hitz egin du Martinezek. Dioenez, testua aztertzen ari dira, baina akordiorako "beste urteetan baino aukera gehiago" ikusten du.