Faktoria
Berlingo Harresia
30 urte pasa arren bi Alemania nabari dira Berlinen
Azaroaren 9an beteko dira 30 urte Berlingo Harresia erori zela. Aro berri baten atarian jarri zuen Europa gertakari hark, mendebaldearen eta ekialdearen arteko etenarekin bukatuz.
-
Berlingo East Side Gallery, harresia
22:36 min
1989ko azaroaren 10ean, Berlingo Harresia erori eta biharamunean, orduko mendebaldeko Berlinen bizi zen Lurdes Eizagirrerekin hitz egin genuen Euskadi Irratian. 30 urte geroago, Alemaniako hiriburuan bizi diren beste bi euskaldunekin hitz egin dugu Faktorian, Jone Bolibar donostiarrarekin eta Irati Manterola zumaiarrarekin.
Egun historiko hura bizi zutenek kontatzen dutenari buruz, gaur egungo bizipenei buruz eta gazteek diotenari buruz hitz egin dugu beraiekin. Juanjo San Migel nazioarteko gaiak jorratzen dituen kazetariak jarri digu, bestalde, garai hartako testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoa.