Faktoria
Igorre
Araluce: herriko bizikidetza erasaten ari den lan gatazka
Araluce enpresaren jabe da Batz kooperatiba, eta bideragarritasun ekonomikorik ez duela ikusita hura isteko proposamena jarri du mahai gainean. Herria zatitu du iragarpenak.
-
Araluceko langileak protestan
17:57 min
Batz kooperatibak Araluce enpresa likidatzeko prozesua martxan jarri du, bere bideragarritasuna bermatzeko helburuz. Ostiral goizaldean, lantegian zeuden bost langileak kanporatu zituzten, eta ekoizten ari diren materiala Batzen lantegira eraman zuten, hain amaitzeko.
Enpresa bateko eta besteko langileak aurrez aurre jarri ditu muturreko egoera honek, eta herriko bizikidetzari eragiten ari da. Illart Gumuzio Igorreko alkateak 'Faktoria'n esan digu herrian zatiketa oso agerikoa dela, familia eta koadrila askotan daudelako bai Batzen, bai Aralucen ari diren langileak. 141 langile ditu Aralucek, 700 pasa Batzek.
Josu Uriarte Araluceko langile batzordeko ordezkariaren ustez, egoera honetara iritsi dira Batzeko zuzendaritzak erabaki oker asko hartu dituelako.
Ander Bilbao Batzeko errektore kontseiluko presidentearen esanetan berriz, Batzen bideragarritasuna arriskuan jarri aurretik hartu beharreko neurria izan da Araluceren likidazioa.