Faktoria
Ondare galera
Babcock & Wilcox lantegiaren pabiloiak eraisten hasi dira
GORKA OTAEGI
'Legebiltzarrak eta Batzar Nagusiek eraikinak babestea eskatu zuten', gogorarazi du Industria Ondarearen elkarteko presidenteak.
-
Babcock & Wilcox eraisten. Argazkia: Javi Puertas
6:40 min
"Hormigoiz egindako eraikinik handienak izan ziren, Bilboko Zazpikaleek baino eremu handiagoa hartzen zutenak eta Bizkaiko industria iraultzaren adierazgarririk garrantzitsuenetakoak". Horrela laburtzen du Javi Puertas Industria Ondarearen Euskal Elkarteko presidenteak Trapagarango Babcock & Wilcox lantegiko eraikin zaharren balioa. Pasa den astetik, ondeamakinak suntsitzen ari dira lantegiaren sorburu izan ziren 200 metro luze eta 20 mtro zabal dituzten nabe erraldoiak. "2013an, Legebiltzarreko Kultura Batzordeak eta Eusko Legebiltzarrak aho batez erabaki zuten eraikinok babestea, baina, espedientea egiten ari zirela, lantegia segurtasun zaindaririk gabe geratu eta lapurrek dena eraman zuten, baita eraikinen sabaiko egitura eta elementu arkitektonikoak ere.
Pasa den astetik, ondeamakinak "Bizkaiko industria iraultzaren zati handi bat" eraisten ari dira; "Gure Industria iraultza ezin da lurrun makinarik gabe gabe ulertu, eta Babcock & Wilcox lantegian lurrun-galdara edota lurrunezko tren lokomotorak eraikitzen zituzten", dio Javi Puertasek. Erakundeek lur eremu horretan kokatu nahi tuzten lantegiek pabilioi zaharrak erabil zitzaketela defendatzen du, eta alderdi politikoen babesa bilatuko dutela iragarri digu, "egun gutxiren buruan eraikin guztiak deuseztu baino lehen".