Faktoria
Sukalde kontuak
Zer afaldu beharko lukete artistek gaueko emanaldien aurretik?
Iker Markinezek, Kuko jatetxeko sukaldariak, 'Faktoria' magazinean zopa italiarra proposatu digu. Gauetan, oholtzara igo aurretik, artistek afaltzeko jaki paregabea dela esan digu.
-
Minestrone zopa
5:46 min
Minestrone zopaz ari gara, errezeta italiarra da eta barazki eta pastarekin egin ohi dute. Iker Markinez Kuko jatetxeko sukaldariak barazki batzuk proposatu dizkigu: tipula, piper berdea, piper gorria, eta kuaiatxoa. Dena den, beste barazki batzuekin ere egin daitekeen zopa da, 'Faktoria' saioan azaldu duenaren arabera. Prestatzeko erraza da, beroa, eta osasuntsua. Oholtzara igo behar duten artistentzako ezin hobea da gainera!