Faktoria
Black Friday
Arimadun saltokiak
Bergarako Lazkano zapata dendan egin dugu 'Faktoria'. Black Friday edo ostiral beltzak zoko guztiak kutsatu dituenean, saltoki txikie bizia ematen dieten pertsonen ahotsa entzun dugu.
-
Faktoria Bergaratik
54:59 min
Amaiak eta Asierrek ireki dizkigute Lazkano zapata dendako ateak. Hirugarren belaunaldia dira euren familian saltokiko lema hartuta. Jose Ramon eta Maribi gurasoak ere alboan zituztela hitz egin dute 'Faktoria'n. Internet bidezko salmentak orokortzen eta merkatal gune handien lehiak jarraitzen duela, egunerokoari nola heltzen dioten azaldu digute.
Trini Olabarriak eta Patxi Berraondo merkatari beteranoek ere utzi dute testigantza. Trini, 71 urterekin, oraindik ere jartzen da Sastreria Mujikako mostradorearen atzean. Denda txikiak itxi ahala, Bergarak “Mordor” ematen duela dio. Patxi Berraondoren Gisasola Burdindegiak ia 120 urte daramatza zabalik. Ikusten du askotan koherentzia falta dela, denda txikien garrantzia azpimarratu arren erosketak beste toki batzuetan egiten direlako.
Imanol Lasa, Gipuzkoako Sustapen ekonomikorako diputatuak adierazi du, bestalde, digitalizazioan laguntzeaz gain, erakundeek denda txikiek duten garrantziaz kontzientzia zabaltzen egin behar dutela lana.
Garrantzia horretaz oso jabetuta aurkitu ditugu, Maritxu eta Lide bergararrak. Kalean ibili gara eurekin, herriko denda paisaia zenbat aldatu den ikusten.