Itxi

Faktoria

Bingen Zupiria

'Gazteek ez badute euskara maila betetzen, neurriak hartu beharko ditugu'

Egoera soziolingustikoaren arabera egokitutako neurriak beharko direla zehaztu du. Etorkizun gertukora begira esan du langile publiko euskaldunek euskaraz egiteko erabaki politikoa hartu beharko dela.

  • Bingen Zupiria

    Bingen Zupiria

    19:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararen nazioarteko egunean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak azaldu du, diagnostikoek hala badiote, 'neurriak hartu beharko' direla 'gure gazteek beharrezko euskara maila' izan dezaten. Ebaluaziorako euskal institutuaren datuak oraindik  ezagutzen ez baditu ere,  azterketen garrantziaz mintzatu da eta gaineratu du datuek hobetzeko balio behar dutela. Ildo horretan zehaztu du egoera soziolingustikoa ere hartu beharko dela kontutan, bidean neurriak jarrita (neurri diferenteak izatea ez litzaioke gaizki irudituko), gazte 'denek izan dezaten euskara gaitasun bera'.

Administrazioan euskarak behar duen tokiaz ere mintzatu da Zupiria sailburua. Toki-erakundeetan bi hizkuntza ofizialen erabilera arautzeko dekretua onartu ondoren azaldu du ardura politikoa dutenen 'konpromezua eta bultzada' beharko dela. Eta etorkizun gertukora begira esan du langile publiko euskaldunek euskaraz egiteko erabaki politikoa beharrezkoa dela. 'Administrazioko langileon artean, gaur egun, hamarretik zazpi gara euskaldunak. Horiek euskaraz lan egiteko erabaki politikoa hartu beharko da', adierazi du.

Arlo sozio-ekonomikoan, aldiz,  gogoeta prozesua zabalik dela gogoratu du eta eragile ekonomikoekin elkarlanean ari direla. Esan du 'badaudela baldintzak', industrian, ostalaritzan eta merkataritzan, besteak beste, 'aurrerapausuak emateko'. Zupiriak arlo horien denena ez ezik, 'gizartearen konpromezua' eskatu du. Agintaldi honetan euskararen normalizaziorako 'elkarlanean' eman diren 'pausu nabarmenak' ere ekarri ditugu gogora. 'Hau ez dago beste modu batean egiterik', azpimarratu du. 

Hizkuntza politikaz at, Bilbon jokatuko den eurokopaz ere galdetu diote 'Faktoria'n. Gogoratu du sailburuak 2014 urtean hartutako erabaki politiko bat izan zela hori. 'Badakit non nagoen eta zer defenditzea egokitu zaidan', adierazi du amaitzeko.