Itxi

Faktoria

Elisa Sainz de Murieta

'Klima aldaketaren aurkako borrokan, Europaren plan berdea argi-izpia da'

Elisa Sainz de Murieta BC3ko klima aldaketarako bulegoko zuzendaria COP 25 goi bileratik bueltan izan dugu.

  • Elisa Sainz de Murieta

    Elisa Sainz de Murieta

    10:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurriskupen ezkorrekin hasi zen COP 25 klima aldaketaren aurkako goi bilera. Parisen hitzartu zena gauzatzeko akordio teknikoak behar ziren eta gakoa 'herrialdeen anbizioan' ikusi du Elisa Sainz de Murieta BC3 klima aldaketarako aurkako bulegoko ikerlariak, 'Faktoria'n esan digunez. Madrilen izan da, begirale gisa, hitzaldiak eta mintegiak jarraitzen. 'Hitz argi eta politak' entzun dizkie agintriei baina, 'justizia klimatikoa' deitu denean zer egin asko ikusi du. Beste hitzetan esanda, 'nola burutu transizioa, inor atzean gera ez dadin'.

BC3ko ikerlariaren ustez, 'hobea litzake akordiorik ez izatea Madrilen, akordio txarra izatea baino'. Garraio esparruan zer egin handia ikusten du oraindik baina, energiaren transizio egoera honetan, 'aukerak' ikusten ditu. Egora zaila da baina, 'argi izpiak' ikusi ditu Elisa Sainz de Murieta: Europan onartu duen plan berdean. 'Europan karbono neutrala izateko ekimena anbizio handiko eta beharrezkoa da eta mundu mailan seinale handia litzake'.