Faktoria
Lindanoa
Kutsatutako ura, kutsatutako lurretik
URA agentziak egindako azken neurketaren arabera baimendutako maila gainditu egiten da Nerbioi itsasadarrean. Lindano hondakinak botatako zabortegietatik filtratzen da kutsatutako ura.
-
Asua ibaia Erandion
11:30 min
1982ra arte Erandioko lurretan martxan izan zen Nexana lantegia. Ibaizabalen beste aldean, Barakaldon Bilbao Chemilan lanean aritu zen 1987ra arte. Bietan ekoizten zutenñ lindanoa, hexakloroziklohexanoaren isomero kimikoa. Eraginkorra zen oso pestizida edo intsektizida gisa. Nekazaritzan erabiltzen zen, baina baita animalien izurriteekin amaitzeko ere.
2008az geroztik Europar Batasunean debekatua dago produktua, eta 2015az geroztik Osasunaren Mundu Erakundeak minbizi eragile gisa izendatua du…
Lindano kilo bat lortzerako, ordea, bederatzi kilo hondakin sortzen ziren, eta hondakin horiek inguruko zabortegietan, eta baimendu gabeko toki askotan bota zituzten enpresa hauek.
Ura agentziako Alberto Manzanos, plangintza hidrologikoko teknikariak Faktorian esan digunez, baimendutako mailatik gora ageri da substantzia hau Nerbioi itsasadarrean eta haren hainbat emaritan. Kutsadura horren jatorria, zalantzarik ez du egin, zabortegietan dago.
Jabi Vazquez, Ekologistak Martxan taldean gaia ikertu duenaren arabera ere ura kutsatzen da lurra kutsatuta dagoelako. Zabortegi asko daudela dio, eta horietako batzuk jada non dauden identifikatua dagoela. Horietan esku hartzen ez bada, eta erakundeen partetik ez du Vazquezek borondate askorik ikusten, ez du uste urarekna konpon daitekeenik.