Itxi

Faktoria

Euskaldun bat artikoan

'Artikoan lan egitea ederra bezain gogorra da'

Naima El Bani Altuna geologoa Norvegian bizi da. Ikerketa lanetan den bitartean 'Euskaldun bat artikoan' twitter kontua kudeatzen du.

  • Naima El Bani Altuna

    Naima El Bani Altuna

    19:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gabonetako oporrak Kanariar irletan igaroko ditu Naima El Bani Altuna geologoak. Norvegia iparraldeko Tromso hirian bizi da zirkulu polarrean. Eguzkiaren atzetik dabil oporretan, azarotik urtarrila erdira arte ez baitute izpirik ikusten. Geologiako ikerketa bat gauzatzen ari da, eta bertako lanaz gain, Euskaldun bat artikoan twitter sarea kudeatzeaz arduratzen da.

Bi urte daramatza Tromsoko Unibertsitatean eta beste urtebete gutxienez egingo du, bertako paleozenografia aztertuz. Itsasoko foranimifero bila aritzen da, oskol txiki zehatz batzuen bila. Horri esker, iraganeko itsasoa nolakoa zen irudika dezakete, eta itsasoa eta klima lotuta daudela baliatuz, klimak izan dituen aldaketak ikusten ditu. Etorkizuneko ereduak eraikitzeko, klimaren aldagarritasun naturala eta iraganean nolakoa zen jakitea beharrezkoa da.

Artikoko lana ederra bezain gogorra dela dio Naima El Bani Altunak. Izotz artean, eta hogei pertsonaz inguratuta 3-4 aste ematen ditu, baina esperientziaren beste aldean artikoaren edertasunaz ere gozatzen du.

Euskaldun bat artikoan twitter kontuan zientzialaria bai baina emakumea dela ere argi uzten du Naima El Bani Altunak, gisa honetako lanak gizonezkoei esleitzen zaizkielako maiz. Bere ikerketen berri euskaraz ematen du sare sozialen bidez, baina argazkiak eta esperientziak ere partekatzen ditu. Gainerako hizkuntzetan bezala, geologia euskaraz komunikatzea eta gizartera iristea garrantsitsua iruditzen zaio.