Itxi

Faktoria magazina

Zaporeak

‘Infernu gorrian daude. Egoera kritikoa da’

Zaporeak elkarteak diru bilketa hasi du, furgoneta erosteko. Behar-beharrezkoa dute, Lesbos-eko 'Moria' errefuxiatu gunean duten sukaldetik janaria banaketa puntura eramateko.

  • Errefuxiatuak

    Errefuxiatuak

    6:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irati Azkue Leunda, Zaporeak elkarteko komunikazioko kideak eman dizkigu xehetasunak 'Faktoria' saioan. Egoera, migrazio krisia lehertu zenean baino okerragoa dela esan digu. Lesbos-eko 'Moria' errefuxiatu gunea 3.000 pertsonarentzat egokitu zuten eta 22.000 tik gora daude bertan. 'Egoera kritikoa da, infernu gorrian daude, negua da, kanpin dendetan daude, mendi magalean, gaixorik, psikologikoki motxila handia dute soinean, jatekorik gabe, egun osoa iladetan zain pasatzen dute. Otordu bakoitzean hiru ordutik gora egiten dituzte iladan eta askotan iristerako janaria bukatuta egoten da'.

Zaporeak elkarteak boluntario askoren lanari esker egunero 2.000 otordu prestatzen ditu Moria-ko errefuxiatu gunean eta furgoneta behar dute banaketa puntura iristeko. Orain alokairuan dute ibilgailua, baina urtebetean 15.000 euro xahutu dituzte alokairua ordaintzen. Horregatik, furgoneta erosteko 40.000 euro behar dituzte.  Hiru hilabeteko epean bildu nahi dute dirua, elkartearen egoera ekonomikoa ere larria delako.

Lagundu nahi duenak Kutxabank-eko larrialdi kontuan egin dezake ekarpena. Hau da zenbakia:  2095 5381 101064092199