Faktoria magazina
Herritar sarea
'Gosea pasatzen duen jendea dugu inguruan ikusi nahi ez badugu ere'
Auzokide askoren beharrei erantzuteko, duela hiru urte sortu zuen barakaldar talde batek Bihotz Solidarioak elkartea. Orain, bost mila bihotz baino gehiago dira eta bulegoa inauguratu berri dute.
-
Edorta Sanchez eta Amaia Artetxe Bihotz Solidarioen bulego berrian
12:29 min
Barakaldoko herritar talde batek martxan jarritako proiektua da Bihotz Solidarioak. Auzoan, herrian, inguruko herritako hainbat familien estutasun ekonomikoak ikusita zerbait egin behar zutela sentitu zuten duela hiru urte. Hasieran facebook sare sozialean gutxinaka osatzen joan zen herritar komunitatea zen Bihotz Solidarioak; baina, beharra duten familien kopuruak gora egin duen neurri berean egin du gora baita elkartasuna eskaintzeko prest dauden familiek ere.
Hiru urteren ondoren, erabiltzaileei arreta gertuagokoa ematea ahalbideratuko dien bulegoa inauguratu dute orain. Kontatu digutenez, hiru urte hauetan, hainbat familia laguntzeko aukera izan dute formula desberdinen bitartez: fakturak ordainduz, lehen mailako beharrizanetarako artikuluak eskainiz edota laguntza prozesu baten ondoren baita lanposturen bat edo beste ere lortuz.
Barakaldoko Bihotz Solidarioekin izan gara beraien bulego berrian.