Itxi

Faktoria magazina

XXI. mendeko lantokiak

"Lankideekin arazoak edo laneko giro txarra ez da afari batekin konponduko"

Lantokietan sortutako erlaxatzeko guneetaz, lan ongizateaz eta XXI. mendeko lan esklabotzaz hitz egin digu Saioa Albizuri coachak. Irisbond eta Salto Systems enpresetan ere izan da 'Faktoria' saioa.

  • Salto Systems enpresako erlaxatzeko gela

    Salto Systems enpresako erlaxatzeko gela

    35:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Saioa Albizuri coacha da, aholkulari lanak egiten ditu norbanakoekin, enpresetan eta taldeekin -lantalde naturalak edo sail desberdinetako langileekin-. LKS kooperatiban, pertsonen garapen taldean, kolaborazioak egiten ditu. Albizuriren ustez, 'lantaldean lan egitea ez da horren erraza eta garapen prozesu bat egin beharko genuke, afari baten bueltan ez dira lankideekin ditugun arazoak konponduko'. Lantokietan erlaxatzeko guneetaz, lan ongizateaz eta XXI. mendeko lan esklabotzaz ere hitz egin digu, besteak beste.

Horrez gain, Irisbond enpresan izan da 'Faktoria'. Ander Arnaez giza baliabide eta finantzaz arduratzen da eta Oihana Martinez, Marketing eta komunikazioaz. Euren lantokiko atseden gelaz hitz egin digute, baita egiten dituzten ekintzen inguruan ere. 'Eskiatzera joango gara laster, baina norberak aukera dezake joan edo ez' zioen Oihanak.

Oiartzungo Salto Systems enpresako erabilera anitzeko gela ere ezagutu dugu: work kafea, bileretarako gunea, wellnessa edota arnasa hartzeko tokia da.

Borja Ganzarain, Salto Systemseko marketing taldekoa da eta Nora Urquiza, salmenta sailekoa. 'Sendatu baino lehen, nahiago dugu ohitura onak zabaldu eta arazo horiek ekidin' dio Norak.