Itxi

Faktoria

Brexita

Ten, nine, eight, seven, six, five, four, three, two,one... eta haustura!

Brexita gauzatu ostean Erresuma Batuak pragmatismotik joko ote duen edo Gobernuaren jabe diren jarrera eurofoboak nagusituko ote diren; zalantza hori dute Faktoriak batu dituen aditu eta herritarrek.

  • Pablo Fano, Koldo Casla, Maite Artola, Imanol Barcenilla, Amaia Arrieta eta Jon Eizagirre

    Pablo Fano, Koldo Casla, Maite Artola, Imanol Barcenilla, Amaia Arrieta eta Jon Eizagirre

    91:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Brexit-aren ondoren gauzak okertu egingo dira; kontua da zenbat okertuko diren jakitea. Baieztapen hori Pablo Fano SPRIk Londresen duen ordezkariarena da. Eta baliatu dute egun historiko honen ondoren zabalduko den epealdiari buruzko eztabaida egiteko Koldo Casla Europa eta nazioarteko ikasketetan doktore eta Sussexeko unibertsitateko irakaslearekin eta Joxe Ramon Bengoetxea Zuzenbide irakasle eta Eurobasqueko idazkariarekin. Caslaren arabera, pragmatismotik joko du Londresek; Bengoetxea, ordea, beldur da haustura muga erradikaletara ez ote duen eramango Boris Johnsonen gobernuaren jarrera eurofoboek, bidean, Estatu Batuak eta beste 'partner' berriak baliatuta.

Testuinguru horretan, euren egunerokoa nola ikusten duten kontatu digute Imanol Barcenilla beasaindarrak -Zooteek enpresa du berak Erresuma Batuan-, Amaia Arrieta beasaindarrak -Amaia kid's dendan haurren arropa saltzen du Chealsea auzoan- eta Jon Eizagirre markinarrak -HSBC bankuan egiten du lan Cityko auzorik berrienean, Canary Wharfen-.