Itxi

Faktoria magazina

Gaztelugatxe

"Gaztelugatxe lapurtu egin digute"

SOS Gaztelugatxe plataformak 100.000 sinaduratik gora batu ditu inguru horretan Aldundiak egin nahi duen aparkalekuaren proiektua gelditzeko.

  • Eider Gotxi eta Libe Arenaza, SOS Gaztelugatxe plataformakoak

    Eider Gotxi eta Libe Arenaza, SOS Gaztelugatxe plataformakoak

    28:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

2017. urtean Gaztelugatxe mundu mailan zabaldu zenetik ez da giro hango bizilagunen eta erakundeen artean. Joan den urteko ekainetik irailera bitartean 384.000 lagunek bisitatu zuten Bizkaiko kostaldeko gune naturala eta 2020.urtean datu hori gainditu egingo dela aurreikusi du Aldundiak. Egoera honen aurrean eta egoera kudeatzeko hartu diren eta hartu nahi diren neurrien aurrean desadostasun ugari daude.

Bertara, Gaztelugatxera, gerturatu gara inguruko bizilagunen ezinegonaren arrazoiak ezagutzeko asmoz.

Kasu konkretu honetatik abiatuta, Nafarroako Urederra Erreserba Naturalak bizi izan zuen masifikazioaren aurrean Nafarroako Gobernuak hartutako neurriak ere aztertu ditugu eta honelako egoerak kudeatzeko dauden irtenbide posibleez hitz egin digu Basagaitz Gereño-Omilek Deusto Unibertsitateko Turismo Zuzendariak.

Posible al da turismoa ekonomia suspertzeko baliatzea modu jasangarri batean? Erantzunak jasotzen saiatu gara 'Faktoria' saioan.