Faktoria
Pan-Cancer proiektua
"Sintomak azaldu aurretik minbizia antzemateko bidea ireki du PAN-CANCERek"
Arkaitz Carracedo CIC-BIOGUNEko ikerlaria da eta urteak daramatza minbiziaren gakoak aztertzen.
-
Arkaitz Carracedo, CIC-BIOGUNEko ikerlaria
6:49 min
PAN-CANCER egitasmoak "minbiziaren entziklopedia osatu du". Arkaitz Carracedo CIC-BIOGUNE zientzia elkarteko ikerlariaren hitzak dira. 37 estatutako 1300 ikertzaile baino gehiago ari dira parte hartzen PAN-CANCER izeneko egitasmoan eta minbizien genomen inoizko erretratu zehatzena osatu dute: 38 minibizi mota eta 2600 genoma baino gehiago xehetu dituzte, mutazioak kontuan hartuta. Nazioarteko hainbat zientzia aldizkarik argitaratu dute ikerketaren emaitza, eta ondorio nagusi bat utzi du: gaitza bera agertu aurretik, modu goiztiarrean minbizia detektatzeko aukera emango duela PAN-CANCER proiektuak.
Arkaitz Carracedo ikerkariak 'Faktoria'n esan du "gaitza modu goiztiarrean antzemateko urrats garrantzitsua" eman dutela eta ez soilik minbizia detektatzeko. ''Ikertzaleoi ikerkuntza gehiago egiteko modua emango digu, BIG DATA delako modu horretan kokatuko gaitu" eta horri esker, ''minbizia agertu aurretik identifikatzeko modua eman dezake". Adibidea jarri digu Arkaitz Carracedok: ''agian, gaur egun dugun teknologia garatuta, lortu dezakegu odolean egiten ditugun frogetan zenbait minibizi oso modu goiztiarrean detektatzea, sintomak azaldu aurretik''. CIC-BIOGUNEko ikerlariak ez du eperik eman, minbizia mota bakoitzaren araberakoa da baina, Carracedoren ustez, minbizia mota bazuetan, ''hemendik oso denbora gutxira'' aplika liteke.