Itxi

Faktoria

Zaldibarko lur jausia

Imanol Pradales: "AP-8 autobideak dituen lurretatik at dago zabortegia"

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura diputatuak Euskadi Irratiko Faktorian baieztatu digu amiantoa aurkitu dutelako utzi dituztela bertan behera Eitzagako zabortegiko bi langileak bilatzeko lanak.

  • Imanol Pradales

    Imanol Pradales

    8:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura diputatuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n baieztatu du amiantoa aurkitu dutenez bertan behera utzi dituztela Eitzagako zabortegiko bi langileak bilatzeko erreskate lanak. Osalanek egin dio eskaera Bizkaiko Aldundiari langileen segurtasunaren izenean.

Era berean, Pradalesek baieztatu du AP-8 autobidea dohainik jarri zutela lur jausia izan eta berehala, eta bere departamenduak ez duela eskumenik zabortegiaren gainean zabortegi hori autobideak dituen lurretatik at dagoelako.