Itxi

Faktoria

Luizia Zaldibarren

"Beti izan dugu susmo txarra zabortegi honen inguruan"

Lurjausia gertatu den tokitik gertu bizi direnek uste dute zabortegiaren jarduna ez dela behar adina kontrolatzen. Orain urtebete eztanda bat izan zela salatu dute eta ez zela jatorria ikertu

  • Zaldibarren gertaturiko lurjausia

    Zaldibarren gertaturiko lurjausia

    3:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eitzagabarrenengoa baserrian bizi da Oscar Morales, lurjausia gertatu den puntutik 300 metro ingurua. Kezkaz bizi du zabortegia etxetik hain gertu izatea.

Susmoa du behar den bezalako kontrolik gabe jaurtitzen direla hondakinak zabortegira. Orain urtebete eztanda handi bat eta sutea izan zela dio, baina ez dutela horren inguruko inolako informaziorik jaso.

Zaldibarko udalera galdezka jo izan dutenean jaso duten erantzuna izan da baimenak badituela eta Eusko Jaurlaritzak zaintzen duela zabortegiaren jarduna.