Faktoria magazina
Sagastume mariskeria
"Itsas trikuak saltzen ere hasi gara, eskaria dagoelako"
Joseba Jordan Sagastume 23 urteko gazteak, Sagastume arrandegiei jarraipena emanaz, Donostiako Bulebarreko mariskeria ezagunaren martxa hartu du. Maiteminduen eguna ospatzeko mariskoa egokia da.
-
Joseba Jordan Sagastume itsaski artean
15:36 min
Kantauri itsasoko itsas trikuak estimazio handia ari dira izaten, batez ere Frantzia, Italia, Belgika eta Japonian eta hona ere ari da iristen joera hori. Horregatik Sagastume mariskerian saltzen hasi dira.
Bertan izan gara itsas trikua eta gainerako itsaskiak ikusten eta une polit baten lekuko izan gara. Maria Jesus topatu dugu itsaskiak erosten, afarian senarrari sorpresa emateko asmotan, gaur maiteminduen eguna delako. Aurten gainera 50 urte beteko dituzte ezkonduta.
Joseba Jordan-ek esan digu jende gaztea ere hurbiltzen dela gaurko egunez itsaskiak erostera.
Josebaren birramonak, Gabrielak hasi zuen bidea, duela 80 urte. Eta jarraipena ziurtatuta du.