Itxi

Faktoria magazina

Chernobil elkartea

"Duela 25 urte bezala, garrantzitsuena osasuna da. Harrera-familiak behar ditugu"

Azken mende laurdenean Ukrainako egoera ez dela gehiegi aldatu azpimarratu dute Chernobil Elkartekoek. Aurten ere erronka handia dute esku artean, baina horretarako harrera-familiak behar dituzte.

  • Chernobil Elkartea

    Chernobil Elkarteko Olatz Linacisoro eta Itziar Gomez Sarasola

    16:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko Osasun Erakundeak dioenez, 40 egunez utzi beharko lukete eremu kutsatua osasuntsu hazteko. Chernobil Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten; urte hauetan guztietan 4.500 harrera baino gehiago ahalbidetu dituzte, eta bide horretatik jarraitu nahi dute.

Olatz Linacisoro eta Itziar Gomez Sarasola harrera-familia izan dira, Chernobil Elkarteko kideak dira eta euren esperientzia azaldu dute 'Faktoria' saioan. Horrez gain, Chernobil Elkarteak 8 kasu larri aurkitu dituela kutsatutako eremuan eta bertatik ateratzeko premia handia dutela esan digute; hori dela eta, harrera-familiak behar dituztela gogorarazi digute.

Haurrak uztailean eta abuztuan egongo dira Hego Euskal Herriko harrera-familietan. Informazioa edota harrera-familia izan nahi duenak 670 419 078 telefonora deitu dezake.