Faktoria magazina
Inauteriak
Silvana Ostiza: "Aliatu egokiak topatu genituen, Erreginak eta Damak kentzeko"
Duela hogei urte Tolosako udalean berdintasun zinegotzi zela lortu zuen Silvana Ostizak inauterietako danborradako Erregina eta Damak kentzea, berdintasunaren aldeko urratsa emanez.
-
Silvana Ostiza inauterietan mozorrotuta
28:06 min
Ostegun Gizen egunean kontatu digu 'Faktoria' saioan Silvana Ostizak duela hogei urte emandako urrats garrantzitsu hura. "Poz handiz" gogoratzen du, "ez zen erreza izan eta urduritasun handiz bizi izan genuen, baina ondorio pozgarria utzi zuen". Jende mordoa atera zen euren alde, segizio oso polita izan zen, parte hartze handiarekin.
Prozesu guztia nolakoa izan zen, haren ondorioa zein izan zen eta gaur egun inauteriak nola ikusten dituen kontatu digu Silvana Ostizak, gaur egun Donostiako Emakumearen Etxeko koordinatzaileetako bat denak.