Itxi

Faktoria magazina

Baserrian euskara ikasten

Maite Lardizabal, Aldarretako nagusia: 'Maizpidekoak etxekoak bezala dira'

Maialen Fuertes eta Javier Diaz de Sarralde euskara ikasleak Ataungo Aldarreta baserrian bizi dira, hizkuntzan guztiz murgiltzeko asmoz.

  • Javier Diaz de Sarralde ikaslea, Maite Lardizabal baserriko nagusia eta Maialen Fuertes ikaslea

    Javier Diaz de Sarralde ikaslea, Maite Lardizabal baserriko nagusia eta Maialen Fuertes ikaslea

    14:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lazkaoko Maizpide barnetegian, bazkaldu ostean, hitzordua egin dugu Maialen eta Javierrekin. Autoan sartu eta beraiek gidatuta egin dugu mendian gora, Ataungo San Martin auzoan den Aldarretara iritsi arte. Hango nagusi den Maite Lardizabal zain genuen eta ekonomikaren epelean, sukalde ondoko jangelan egin dugu solas hirurekin. Maialen Fuertes Iruñekoa da eta Javier Diaz De Sarralde, berriz, gasteiztarra. Biek ahala biek irakasle izan nahi dute eta, horretarako, euskarazko C-1 mala gainditu behar dute.

Barnetegian eskolak hartzen dituzte eta Aldarretan, aldiz, euskara bizia, egunerokoa, Maite eta Pello bikotearekin, besteak beste, afalosteko tertulian. Eta nolako afariak prestatzen dituen Maitek! Ikasle biek aitortu digute bosna kilo gizendu direla, baina ez zaie larregi inporta. Gustora daude Aldarretan. Eta Aldarretakoak ere bai haiekin. 20 urte daramatzate etxean barnetegiko ikasleak hartzen. Ostatua ere badute, nekazal turismoko etxea ere bada eta Aldarreta, eta ohituak daude kanpotarrak etxean izaten, baina, turistak bezerotzat ditu Maitek eta Maizpideko ikasleak, berriz, "etxekoak bezala", esan digunez. Entzun hemen erreportajea osorik!