Itxi

Faktoria

Juan Mari Uriarte

"Zabortegia lehengora ekartzeko lanek bi-hiru urte iraungo dute"

Zaldibarko alkate-ordeak adierazi du teknikariak prest daudela azalpenak emateko baina ez bilera zalapartatsuetan parte hartzeko.

  • Juan Mari Uriarte Zaldibarko alkate-ordea

    Juan Mari Uriarte Zaldibarko alkate-ordea

    15:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Mari Uriarte Zaldibarko alkate-ordeak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n adierazi du Eitzagako zabortegia lehengoratzeko bi edo hiru urte beharko direla. Eta are luzeagoa izango dela epaibidea. "Durangon hasiko da eta Madrilen amaituko da. Seguru", adierazi du.

"Albertoren emaztearekin egon nintzenean ikusi nuen familia baten tragedia. Hori geratu zait buruan. Egunez eta gauez. Eta ezin dut burutik kendu", azaldu du alde pertsonaletik aste hauek zein zail egin zaizkion azaltzerakoan eta gaineratu du desagertutakoak bilatzea dela Zaldibarko Udalaren lehentasuna.

Azaldu du argibideak eskatzen dituztenekin hitz egiteko prest daudela: "Guk ez dugu jendea hartzeko arazorik". Eta ondokoa zehaztu du segidan: "Eskatzen dena da, osasunaren aldetik, aire eta uraren kalitateari buruzko azalpenak. Eta teknikoak prest daude euren azalpenak emateko. Baina ez daude ados bilera zaratatsuetan parte hartzeko".

Zaldibar Argitu: "50.000 lagunen osasuna ezin da arriskuan jarri  laguntxoen arteko harremanengatik. Eskandalu hau argitzea eskatzen dugu"

"Zaldibar Argitu" plataformak deituta gaur prostestaldiak egiten ari dira eskualdean, eguerditik hirurak arteko geldialdia horien artean. Bertako ordezkari Jokin Bergarak eta Janire Lazkanok aurreratu digute gaurko mobilizazioekin presio egin nahi dutela ordezkariek har ditzaten. "Egoera konponbidean jartzeko, gardenki hitz egin behar dute, zer egingo duten zaborrarekin eta zer zabortegiarekin", azpimarratu dute. "50.000 lagunen osasuna ezin da arriskuan jarri  laguntxoen arteko harremanengatik. Eskandalu hau argitzea eskatzen dugu", diote.