Faktoria magazina
Alazne Agirrezabalaga
Barazki eta fruta gehiago eta elikagai ultraprozesatu gutxiago jatea funtsezkoa da
Immunitate-sistema indartzeko elikadura egokia izatea ezinbestekoa da. Zein jaki ekidin beharko genuke? Nola egin aurre antsietateari? Alazne Agirrezabalaga nutrizionistak argitu dizkigu zalantzak.
-
Denda txikia. Fruta eta barazkiak salgai.
8:42 min
Egun hauek etxean pasa behar ditugunez, osasuntsu mantentzeko aholkuak eskatu dizkiogu Alazne Agirrezabalaga, dietista, nutrizionista eta entrenatzaile pertsonalari. Antsietateari aurre egiteko eta defentsak indartzeko elikadura egokia izatea ezinbestekoa dela gogoratu digu. "Barazki eta fruta gehiago jan beharko genuke, eta elikagai ultraprozesatuak: postreak, galletak, krispetak, jaki azukredunak... ekidin".
Egun hauetarako errutina egokia ezartzea ezinbestekoa dela deritzo Agirrezabalagak. Erosketak egiterako orduan, zerrenda batekin joan beharko genuke. "Erosten ez dena, etxean ez dagoena, ez da jaten; hortaz, ez badugu erosten, ez dugu tentazio desegokirik izango". Eguna antolatu, orduak zertarako erabiliko ditugun erabaki eta errutina bat jarraituta, antsietatea murriztu dezakegu.