Itxi

Faktoria

Nerea Artamendi

"Guk badakigu San Martin egoitzan ez direla gauzak ondo egin"

Nerea Artamendik amama du Gasteizeko egoitzan. 10. hildakoa zenbatu dute bertan. Senitartekoen larritasuna handia dela adierazi du, informazio gehiago eskatzeaz gain.

  • Gasteizko Sanitasen San Martin adinekoen egoitza

    Gasteizko Sanitasen San Martin adinekoen egoitza

    3:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amama Manoli du Nereak Gasteizko Sanitasen San Martin egoitzan. Positibo eman du baina osasun egoea onean dago, 95 urte badituen arren. Hori da senideek duten ia informazio bakarra eta ezin dute jakin, adibidez, nola ematen duen eguna. "Egoitzako telefonora deitu ahal da eta pasatzen dute deia. Baina asko ez dira erantzuteko gai", adierazi du. Martxoaren 8tik ez dira Nerearen senitartekoak egoitzan sartu. Bertatik jakinarazi diete segurtasun neurriak hartu dituztela baina, gero eta kutsatu gehiago daudela-eta, larrituta daude oso. "Guk badakigu gauzak ez direla ongi egin. Martxoaren lehen egunetan atera ziren positibo batzuk, eta ez zituzten beharrezko neurriak hartu. Kezka haundia daukagu", azpimarratu du.