Itxi

Faktoria

'Faktoria', asteartean

Lizarrako alkatetza lortzear den Koldo Leoz, 'Faktoria'n

12:00etan egingo dute Gonzalo Fuentes (Navarra Suma) udalerriko alkatearen aurkako zentsura-mozioa. Aurretik izango dugu Leoz. Gainera, Laura Garridorekin (PP) ere hitz egingo dugu.

  • Koldo Leoz

    Koldo Leozen artxiboko irudi bat. Argazkia: EiTB

Lizarrako Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 12:00etan hasita, Gonzalo Fuentes (Navarra Suma) udalerriko alkatearen aurka EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNtik kanporatutako zinegotziek aurkeztutako zentsura-mozioa bozkatzeko. Zentsura-mozioak Koldo Leoz (EH Bildu) aurreko legegintzaldiko alkateari emango dio alkatetza. Bada, goizean, 09:45 aldera, hitz egingo dugu Koldo Leozekin.

Bestalde, 09:15ean, Laura Garriko Euskadiko PPren legebiltzarkidea elkarrizketatuko dugu, eta 08:30etik aurrera aktualitatearen errepasoa egingo dugu solasaldian, Nerea Azurmendirekin, Javier Arrietarekin eta Ainhoa Etxaiderekin.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, haur batzuk wifi eta Internet gabe daudenez, Izarkom-ekoak sim txartelak banatzen hasi dira. Gari Garaialdek emango dizkigu azalpenak. Gainera, koronabirusaz eta teknologiaz hitz egingo dugu Joseba Laka adituarekin. Hainbat garraiolarirekin ere hitz egingo dugu, euren egoeraren berri jasotzeko, eta 'Faktoria etxetik' tartean, Etxalarko Elizagoien ahizpa soinu-joleak izango ditugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".