Faktoria magazina
Errefuxiatuak
"Errefuxiatuak hiltzen badira, hil daitezela. Hori da Europaren helburua"
Zaporeak Elkarteko Lesbos-eko koordinatzailearekin, Malen Garmendiarekin hitz egin dugu Faktoria saioan. Koronabirusa kanpalekuetara iristen bada, izugarria izango denez, oso kezkatuta daude.
-
Errefuxiatuei janaria banatzen
10:00 min
Lesbos-eko Moriako errefuxiatuen kanpalekuan ari da lanean Malen Garmendia, Zaporeak elkarteko beste kideekin batera eta oso kezkatuta hitz egn digu. Gogora ekarri digu 3.000 pertsonarentzat prestatutako lekuan 22.000 inguru bizi direla eta ezinezkoa dela koronabirusaren kutsadura ekiditeko neurriak hartzea. "Janaria hartzeko iladan distantzia zaintzeko esatera etortzen da polizia, baina gero barruan ez dira sartzen, kanpin denda betetik bestera metro bat ere ez dagoela ikustera" esan digu.
Beldur eta kezka handiarekin bizi dute egoera Zaporeak-eko kideek eta errefuxiatuek, badakitelako hara birusa iristen bada, izugarria izango dela, jende asko hilko dela. Malen Garmendiak ozen salatu nahi izan du berriz ere Europak bizkarra ematen diola errefuxiatuen arazoari eta argi ikusten dela Greziaren eta Europaren helburua zein den: "kanpalekuetan eutsi nahi diete errefuxiatuei eta hiltzen badira, hil daitezela. Hori bai, zerk hil dituen esan gabe. Kanpalekuetan ez da testik eta diagnostikorik izango".