Itxi

Faktoria

Roberto Uriarte

"Errespetu handiz jokatu behar da lanera joateko gai sentitzen ez den jendearekin"

Premiazko zerbitzuetan ari ez diren langileen eskubideak kontutan hartu behar direla uste du Podemosek eta babestu egin behar direla bere burua lanerako gai ikusten ez duten pertsonak.

  • Robeto Uriarte, Elkarrekin-Podemoseko diputatua

    Robeto Uriarte, Elkarrekin-Podemoseko diputatua

    24:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Roberto Uriarte Podemoseko diputatuak Euskadi Irratiko  'Faktoria'n adierazi du pertsonekiko errespetu handiz jokatzeko garaia dela hau eta babestu egin behar direla premiazko zerbitzuetan aritu ez eta euren burua lanerako gai ikusten ez duten pertsonak. "Errespetu handiz jokatu behar da lanera joateko gai sentitzen ez den jendearekin", iritzi dio eta azaldu du mekanismoak bilatu beharko direla eskubide horiek bermatzeko.

Hortik aurrera, itxialdia edo konfinamendua zorrozteko erabakia Espainiako Gobernuari dagokiola adierazi du eta uneari dagokion erabakirik egokiena hartzen ari dela. Alde horretatik gaitzetsi egin du eskuina erakusten ari den jarrera. "Gobernua deslegitimatzen ari dira etengabe",  azaldu eta zera gehitu: "kapitan a posteriori asko dago hemen. Eskuina egoera aprobetxatzen ari da".  Testuinguru horretan EAJk edo EHBilduk atzo alarma egoera luzatzeko Kongresuan izan zuten jarrera eta tonua eskertu ditu.

Armada Euskal Herrian izaten ari den presentziari buruz esan du, antimilitarismoari buruzko eztabaida guztiz zilegia dela baina alarma egoeratik kanpo egin behar dela eztabaida hori. "Behin militarrak badaude, euren soldatak ordaintzen baditugu ez dut logikoa ikusten koartel barruan egotea orain. Bi eztabaida desberdin dira", iritzi dio.