Faktoria
Sheila Fritz
'Yankees go home kartelarekin egin ziguten ongi-etorria Euskal Herrian'
1976. urtetik Oñatin bizi den Sheila Fritzi gertuko elkarrizketa egin diogu.
-
Sheila Fritz
24:27 min
'Ondo gaude' erantzuten du Sheila Fritzek, egun ona ematearekin batera. 'Ondo hemen Euskal Herrian eta ondo Ameriketako familia ere bai, etxeak geldi'. Estatu Batuetan sortu da Sheila, Boise hirian baina, 1976.urtetik Euskal Herrian bizi da. Idahotik Oñatira, euskal herriarekin batere loturarik izan gabe baina, euskara eta kultura ezagutzera eta etorri bezala, gelditu zen. Senarra ezagututa. Senarra, 'black basque' du, 'euskaldun beltza'. Hala esaten zieten 70. hamarkadan Estatu Batuetara lanera joandako euskal herritarrei. 'Arrazakeria zen, beste kultura bat' esan digu Sheilak baina, Boisetik Euskal Herrira etorritako amerikarrek ez zuten harrera gozoagoa izan :'yankees go home, yankiak itzuli etxea! zioten kartelekin hartu gintuzten'. CIA, Estatu Batuetako intelijentzia agentziako kideak zioten zurrumurruei aurre egin behar izan zieten, Sheila Fritzek Faktoria albistegian kontatu duenez.
Egungo eta iraganeko Euskal Herrian ikusi dituen aldaketez eta bere sorterriaren, Estatu Batuetako etorkizun politikoaz aritu zaigu, Sheila Fritz estatu batuarra.