Itxi

Faktoria

Lehen Arretako egoitzak

'Gure lanaren errekonozimendu eta babes falta sentitu dugu'

Osakidetzak eskaini dituen froga serologikoak egiten ari diren Zarauzko lehen arretako osasun zentroan izan gara.

  • Eider Uzkudun, Zarauzko lehen arretako egoitzako arduraduna

    Eider Uzkudun, Zarauzko lehen arretako egoitzako arduraduna

    12:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Epidemia azaldu zen unetik, lehen arretako egoitzetan lan karga handia izan dugu baina ez dugu aitortza eta babes hori sentitu'. Eider Uzkudun Zarauzko osasun egoitzako arduradunaren hitzak dira. Datuen arabera, gaixotasuna pasa duten 10tik 8 kasu arinak izan dira, eta lehen arretako egoitzek artatu dituztela nabarmendu du 'Faktoria' albistegian baina, Uzkudun medikuak dio euren lanari ez zaiola aipamenik egin komunikabideetan. 'Birusa berria da, nola lan egin ikasi behar izan dugu, lan handia eta zaila izan da guretzat eta 'errekonozimendu edo babes hori' ez dute sentitu.

Zarauzko osasun egoitza da, herritarrei proba serologikoak egiten ari diren anbulategietako bat. Sintomak izan bai baina, baieztapenik ez duten 300 gaixo baino gehiagori egingo dizkiete odol analisiak.